Purgad vuestros corazones de deseos mundanos y dejad que las virtudes angélicas sean vuestro adorno. […] Ha llegado la hora en que nada excepto los motivos más puros, apoyados en hechos de pureza inmaculada, pueden ascender al Trono del Más Alto y serle aceptables.
Inguruko munduari erreparatuz gero, bai tokiko ikuspegiaz, bai mundukoaz, inoiz ez bezala aldaketa azkarrak ikusten ditugu; gizateria nerabe izateari utzi eta heldutasunera iristen ari dela seinale. Kontraesanak eta jokabide lausoak salbuespen izateari utzi diote eta pixkanaka eguneroko kontuak ditugu: gatazka eta borroka gero eta gehiago baztertu eta gero eta arrotzago ikusi nahi ditugun arren, amorrua gorantza doa eta eztabaida politikoa gero eta garratzagoa da; ongizate globalaren mesedetan nazioen burujabetza alde batera uzten ari den arren, nazioarteko harremanetan zenbait nazioren interesek nagusi izaten jarraitzen dute; ustelkeria gutxiago onartzen den arren, eskandaluak gorantza doaz maila guztietan; pobrezia erauzte aldera sekulako baliabide pila erabiltzen diren arren, kosta ahala kosta, pribilegio-egoerei eusten zaie, pobrezia hori egiturazkoa eginez; ingurumenarekin harreman harmoniatsuagoa nahi dugun arren, haren aurka egiten duten politika ekonomikoak bultzatzen ditugu; komunitatearen bizitza harmoniatsua onera ekarri nahi dugun arren antzinako eredu zapaltzailea baztertu eta indibidualismoa sustatzen da; bakea eta altruismoaren aldeko aldarria egiten dugun arren, ez dugu uste gizakiak horrelakorik lor dezakeenik eta norberekoikeriak harremanen ardatz izaten jarraitzen du.
Hori guztia dela eta, esan genezake indar desintegratzaileekin batera beste indar eraikitzaileak edo integratzaileak piztu direla. Horiek guztiak gizateria garapen maila berri batera higiarazten ari dira non hastapen, ikuspegi eta kontzeptu berriak norbanakoen jokabideak zein kolektiboaren bizitza bideratzen ari baitira. Mende luze batez gizateria jo eta ke ibili da eginkizun horretan, baina arrakasta izateko behar diren ikuskera eta motibazioa ez omen datoz erabiltzen ari diren metodoetatik. Horrelakoetan, historikoki, erlijioak lan paregabea egin du, eta Báb-en ikasbideak Bere jarraitzaileen ereduarekin batera, eta haien burutzea Bahá’u’lláh-ren Agerkunde oparoarekin, historian inflexio-puntua izan daitezke.
He prometido recorrer a pie toda la distancia que me separa de mi Bienamado. No cejaré en el empeño hasta haber alcanzado mi destino. – Mulla Husayn.
Mullá Husayn, adibidez, Teologia ikaslea, fisikoki makala, bere ikasketetan bildua Báb beraren gailurrik gorenean topatu zuen arte. Bere muga guztiak gainditu zituen eta ekintza gogoangarri asko gauzatu zituen, bere nahiak eta asmoak alde batera utzirik, besterik gabe, bere Maisuarekiko mirespenarengatik eta hurrengo belaunaldiek borroka, miseria eta amarrurik gabeko mundu bat izan zezaten.
Tahereh, andre gazte bat eta hainbat garaikideren ustez araztasuna bera, garai hartako ohiko ereduak baztertuta, emakumezkoen garrantzia aldarrikatu zuen Iranen, emakumezkoen zein gizonezkoen ezaugarri onenak bideratu ahal izango zukeen gizarte baketsu bat eraikitzeko. Aitzindaria izan zen emakumeen burujabetze eta ahalmentzearen aldeko langintzan.
Vahid,errege-gorteko aristokrata, ospe handikoa bere paregabeko erudizioarengatik, eta ikasitako ezagutzak zein besteen laudorioek zenbaitetan ekarri ohi duten harrokeriak jota, Báb-ekin harremanetan hasi zenean erabat aldatu zen, halako moldez non, esaten dutenez, apaltasuna bera bilakatu baitzen. Gortean zeuzkan pribilegio guztiei uko egin zien eta bere bizia eman zuen mezu berria zabaltzen Jainkoarekiko zein gizateriarekiko maitasunarengatik.
Aipatutakoen antzera, emakume eta gizon asko XIX. mendearen erdialdean, Báb-en ikasbideek pizturik, euren biziak eman zituzten, martirioa pairatu zuten eta heroien olinpora igo ziren; gaur egungo belaunaldiak eredu horien beharra du giza arrazak inoiz aurrez aurre izan duen erronkarik premiazkoena eta zoragarriena beteko badu: bakea eta justizia munduan sortu, zibilizazio global bat eraiki, nazio mailakoa nazioartekoarekin bateratu, labur esanda —eta bestela ezin adieraziriko aukerak iradokitzen dituzten eta barru-barruraino sartzen zaizkigun hitz erlijiosoetan esanda— munduko zein jainkozko ordenak bat eginik, luzaro igurikatutako «Jainkoaren Erreinua Lurrean» ezarri
2019ko urrian, mundu osoak ospatuko du Artizar hori munduko ortzi-mugatik gora igo zenetiko 200. urteurrena. Bahá'u'lláh-ren jarraitzaileak bizi diren ehunka mila herri eta hiritan milioika lagun eta erakunderi harrera egingo diete jai giroan.
BAHÁ’Í-AK ZURE UDALERRIAN Expresiones artísticas sobre el BábLa comunidad bahá’í de España cuenta con miembros de procedencias culturales y étnicas diversas, tanto de dentro como de fuera de sus fronteras, diversidad que se ve reflejada en su riqueza artística y lingüística.
Los bahá’ís, en colaboración con otros individuos y organizaciones, se esfuerzan por contribuir al avance de la sociedad inspirados por la visión de Bahá’u’lláh de un mundo próspero, justo y unificado.