Báb Bere jaiotzaren bigarren mendeurrena


Báb (1819-1850), Bahá’u’lláh-rekin batera, Bahá’í Fedearen profeta bietako bat da, eta hiru pertsona nagusietako bat. Izar iheskorren antzera sortu eta desagertu zen Iranen XIX. mendearen hasieran; baina Haren mezuak izandako eragina, hedapena eta unibertsaltasuna direla eta, sei urte laburretan Haren bizitzak eta lanak emandako bultzadaren kariaz, munduko herrialde guztietako bahá’íak, beraien lagunak, eta gertuko pertsonalitate zein erakundeak, 2019an haren bigarren mendeurrena ospatzen ari dira.

<strong>Shiraz (Persia)</strong> - Casa en la que el Báb anunció Su misión a Mullá Husayn en 1844
Shiraz (Persia) - Casa en la que el Báb anunció Su misión a Mullá Husayn en 1844

Siyyid ‘Alí-Muhammad izan zuen jaiotizena. Jainkoak agindutako zereginari ekin zionean 1844an Báb izena hartu zuen, euskaraz Atea. Merkatari persiar baten semea zen. Haren haurtzaroari buruzko kontakizunek diotenez, oso haur apal, laño eta bihotzez garbia izateaz gain —historian zehar jainkozkotasunarekin harreman zuzena aitortu duten karisma handiko pertsonaia bereziei gertatu ohi zaien bezala— hain ezagutza intuitiboa zuen, berezkoa antza, non eskolatik alde egin behar izan baitzuen, irakasleek ezintasun gorria aitortu behar izan baitzuten hain haur bereziari ezer irakasteko.

Báb-en Mezua

Báb-en lehen 18 jarraitzaileak Bizidunaren Hizkiak izenaz ezagutzen dira, Báb bera Biziduna baitzen. Báb-en jainkozko izaera, berez, aitortu zuten lehenak Haren zerbitzuan jarri ziren, baldintza eta luzamendurik gabe, eta heroien ezaugarriak erakusten lehenak izan ziren; hain zuzen ere, gaur egun ezaugarri horiexek behar ditugu XXI. mendearen gure gizartea eraldatzeko, munduan bakea eta justizia nagusi daitezen.

Os esforzaréis por prender de nuevo en sus corazones el fuego del amor de la Belleza de Dios y por fortalecerles la fe en Su Revelación.
El Báb a Mullá Husayn, uno de sus primeros seguidores

Bizi izandako jazarpen, askotariko espetxeratze, eta hiltzeak Báb-en «agerkunde» garaia labur egin zuten arren —sei urte, besterik ez baitzuen iraun— hedadura handiko ikasbideak ditu, haien muina liburu batean biltzen da: Persierazko Baian-ean, hain zuzen ere. Funtsean, Haren mezuak dei egiten du Báb beraren atetik barrena sar gaitezen Jainkoaren ezagutza berri bat eskura dezagun. Jakintza hori, agertzear zegoen beste jainkozko mezulari baten bidez etorriko zen, zeinak iraganaldiko tradizio erlijioso guztien promesak beteko baitzituen, eta aro berri bati hasiera emango baitzion non bakea, batasuna eta gizarte-justizia nagusituko ziren. Halaber, bihotzak era guztietako atxikimenduetatik —ikasitako ezagutza barne— garbituko zituen, zintzotasun gorenekoek soilik aitortu ahal izango zuten Agindutako hori.

Bábí Agerkundearen bultzada

Contemplad qué constancia ha revelado esa Belleza de Dios. Todo el mundo se alzó contra Él y, sin embargo, fracasaron estrepitosamente en el empeño. Cuanto más arreciaba la persecución sobre ese Sadrih [Rama] de Bienaventuranza, más se acrecía Su fervor y más brillante alumbraba la llama de Su amor. Todo esto es evidente, y nadie disputa esta verdad. Por último, entregó Él Su alma y remontó vuelo hacia los reinos de lo alto.
Bahá'u'lláh

Báb, erlijio guztiz berri baten sortzailea izan zen arren, Irango mundu xiita islamiarrean ere sekulako astindua eta aldaketa bultzatu zituen. Ehunka pertsona bildu ziren Haren gerizpean gizarte-maila guztietakoak: txiroak eta aberatsak, teologoak eta ezjakinak, ikasiak eta ikasi gabeak, aristokratak eta plebeioak. Hori guztia dela eta, Persiako Xah-k, kleriko xiitek bultzatuta, deserrira bidali zuen, espetxeratu egin zuen eta, azkenean, Tabriz hiriko plaza nagusian exekutatu arazi zuen jendaurrean; 750 soldaduk erail zuten, behin baino gehiago tiro eginez, egoera harrigarrian. Baina, ez zen horregatik Haren argia itzali, aitzitik, gertatutakoak, olioa balitz bezala, sua hedatu zuen —Báb zendu ostean, Haren jarraitzaile Bahá’u’lláh-k (euskaraz, Jainkoaren Loria) buruzagitza hartu zuen, Báb-ek iragarritako Agindutakoa zela aldarrikatuta— halako moldez non gaur egun ere itxaropen eta ezagutzaren argia ematen jarraitzen duen lurbira osoko herrialdeetan ezarritako hainbat gunetan, gure mundu interkonektatuak eredu bideragarri eta baliagarrien premia larria baitu.


Un mensaje de la Casa Universal de Justicia

Mensaje de la Casa Universal de Justicia

El bicentenario de Bahá'u'lláh (1817 - 2017)

El bicentenario del Nacimiento de Bahá'u'lláh
Los bahá'ís de España

Los albores de la luz Una película sobre el Báb

Báb-en santutegia

Báb 1850eko uztailaren 9ko eguerdian zendu zen, Persiako Xah-ren aginduz exekutatu zutenean. Bahá'í batzuk Haren gorpuzkiak gorde zituzten harik eta 1909ko martxoan Haifan (Israel) hilobiratu ahal izan zituzten arte.

Harez geroztik, Báb-en santutegia gurtza leku bilakatu da munduko bahá'íentzat, eta milaka pertsona joaten zaizkio bisitan jatorri kultural eta erlijioso askotarikoak.

Báb-en bigarren mendeurrena (1819-2019)


2019ko urrian, mundu osoak ospatuko du Artizar hori munduko ortzi-mugatik gora igo zenetiko 200. urteurrena. Bahá'u'lláh-ren jarraitzaileak bizi diren ehunka mila herri eta hiritan milioika lagun eta erakunderi harrera egingo diete jai giroan.

BAHÁ’Í-AK ZURE UDALERRIAN

Conoce a los bahá'ís de España


Quiénes somos »

La comunidad bahá’í de España cuenta con miembros de procedencias culturales y étnicas diversas, tanto de dentro como de fuera de sus fronteras, diversidad que se ve reflejada en su riqueza artística y lingüística.

Qué hacemos »

Los bahá’ís, en colaboración con otros individuos y organizaciones, se esfuerzan por contribuir al avance de la sociedad inspirados por la visión de Bahá’u’lláh de un mundo próspero, justo y unificado.